'Begirada garbiak' erakusketa, Torre Zurin

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 26a, 11:33

Atzegik eta Jon Andoni Martin argazkilariak elkarlanean, Begirada garbiak lana aurkeztuko dute martxoan.

 

ATZEGIk 1989an Ezagutzea eta maitatzea bat dira zioen bere kanpainan. Hori gogoan izanik Jon Andoni Martin argazkilari eta artista azkoitiarrarekin batera antolatu du erakusketa Atzegik, bailarako herritarrek adimen desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutu ditzaten.

Begirada garbiak lana Torre Zurin izango da martxoaren 1etik 4ra, eta martxoaren 8tik 11ra. Ostegunetan eta ostiraletan 17:30etik 19:30era, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara bitartean irekiko ditu ateak Torre Zurik. Horrez gain, Atzegik denbora libreko taldeen argazkiak eta urteetam zehar aurrera emandako sentsibilizazio kanpaina ere aurkeztuko dituzte.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide