Azkoitiarrak Espainiako jiu jitsu txapelketan lehiatuko dira Guadalajaran

Maxixatzen.eus

UFK gimnasioko ikasleak dira Nuñez eta Zubeldia.

Asteburu honetan Guadalajaran (Gaztela-Mantxa) Espainiako IX. Jiu Jitsu Txapelketan parte hartuko dute aurreneko aldiz Azkoitiko Asier Nuñezek eta Aritz Zubeldiak. Azpeitiko UFK gimnasioan entrenatzen dute biek, Jonathan Terrón egungo Europako txapeldunaren gidaritzapean. 

 

Zubeldiak zapatuan jokatuko du senior mailan. Nuñez, berriz, igandean lehiatuko da, jubenil edo gazte mailan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide