Igor Zubeldia urrezko hamaikakoan hautatu dute Futbol Draft sarietan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 20a, 19:33

Igor Zubeldia. / Argazkia: Real Sociedad.

Gaur, asteartea, Futbol Draft 2017 sarien zerrenda jakinarazi dute, eta Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Realeko jokalari azkoitiarra da urrezko hamaikako hautagaietako bat, zelai erdiko jokalarien artean. Futbol Draft maila nazionaleko harrobiko futbola babesten eta bultzatzen duen erakundea da.

 

Urrezko hamaikakoa:

 

Atezaina: Unai Simón (Athletic Club)

Eskuin alboko atzelaria: Pablo Maffeo (Manchester City/Girona)

Ezker alboko atzelaria: Aarón Martín (Espanyol)

Erdiko atzelaria (eskuina): Jesús Vallejo (Real Madrid)

Erdiko atzelaria (ezkerra): Jorge Meré (Colonia)

Eskuin erdilaria: Carlos Soler (Valencia)

Ezker erdilaria: Igor Zubeldia (Real Sociedad)

Eskuin hegalekoa: Mikel Oyarzabal (Real Sociedad)

Ezker hegalekoa: Iñigo Córdoba (Athletic Club)

Erdi-punta: Brahim Díaz (Manchester City)

Punta aurrelaria: Borja Mayoral (Real Madrid)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide