Ingurumenarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Maxixatzen.eus 2018ko otsailaren 20a

Martxoaren 22ra arteko epea dute ingurumenarekin lotutako jarduerak garatu nahi dituzten talde, erakunde edo pertsonek euren aktibitateak aurrera eraman ahal izateko diru-laguntzak eskatzeko.

 

Diru-laguntzak jaso ahalko dira, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak edota formakuntza ikastaroak antolatzeko. Baita herritarren parte hartzea sustatuko duten edota tokiko ekonomia-garapena sustatuko duen jardueretarako ere, herritarren bizi-kalitatea hobetuko dutela kontutan hartuta. Eskaera udaletxeko harrera bulegoan egin beharko da.

Diru-laguntzak emateko oinarriak

Eskaera orria

Zinpeko deklarazioa

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide