Joan de zapatukoarekin «gustura»
Um Blem Ble tabernarien elkarteak balorazio «positiboa» egin du joan den zapatuan Elkargunean izan ziren kontzertuekin. Rural Zombies eta Rodeo taldeek eman zuten kontzertua, eta elkartetik azaldu dutenez, «kontzertuak oso ondo joan ziren eta jendeak oso gustura irten zuen Elkargunetik».
Horrez gain, tabernarien elkarteak jakinarazi du, udaletxean «1.000 euroko fidantza» jarri behar izan zutela kontzertuak Elkargunean egin ahal izateko.