Berri Txarrak taldekoekin hainbat azkoitiar, Sydneyn

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 14a, 12:56

Argazkian, Berri Txarrak taldekoekin hainbat azkoitiar Sydneyko (Australia) Gure Txoko euskal etxearen frontoian.

Sydneyko (Australia) musikazaleen aurrean aurkeztu ditu Infrasoinuak diskoko abestiak Berri Txarrak taldeak, eta hainbat azkoitiar zeuden haien artean. Alabaina, oholtza gainean ez ezik, Gure Txoko euskal etxearen frontoian ere izan ziren Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre. Facebook bidez zabaldu duten bideoan ikus daitekeenez, Ordiziako Amets Bide dantza taldeko kideek Agurra dantzatu zieten.

 

 

Sydneyko Frankie's Pizza By The Slice tabernan eskainitako kontzertuan ere izan ziren azkoitiarrak.

Hona hemen Agurra dantzatu zieten unea Sydneyko (Australia) Gure Txoko euskal etxearen frontoian:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide