Azkoitia Gukaren zozketak

FaltA eta Txost! taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

FaltA taldea.

Otsailaren 23an FaltA eta Txost! taldeen kontzertuak izango dira Matadeixen, eta Maxixatzenek bi lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditu, Matadeixeren laguntzarekin. Zozketan parte hartzeko galdera hau erantzun beharko da:

 

Zenbat disko ditu Txost! taldeak?

 

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, eta hartu parte zozketan.

Irabazleen izen-abizenak otsailaren 20an jakinaraziko ditu Maxixatzenek Webarruen.

Argazkian, Txost! taldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide