Jone Zabaletak podiumera igotzea lortu du Espainiako Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 11a, 22:24

Jone Zabaleta, eskubitik hasita aurrenekoa.

Jone Zabaleta atletak (Azkoitia, 1998) Salamancako belodromoan jokatu zuen atzo, zapatua, 23 urtez azpiko 3.000 metroko Espainiako Txapelketa, eta 10:18:88ko denbora eginda, brontzezko domina jantzi zuen. 2015eko Maxixatzeneko elkarrizketan Zabaletak esan zuen Espainiako Txapelketan podiumera igotzea zela bere ametsa, eta atzo egi bihurtu zen hori, 3. postua lortuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide