'Nola mantendu modu adimentsuan gure emozioak'. Nerea Galdonak gidatuko duen ikastaroari izenburu hori jarri diote. Galdona piskologian doktorea da, eta Matia Fundazioko ikertzailea dugu. Emozioen inguruko esperientzia eta horiek bizi kalitatean eta ongizate subjektiboan duten eragina ikertzen ditu, zahartzeari eta adineko pertsonei arreta berezia eskainiz.
Emozioei buruzko saioak otsailaren 21ean, 23an eta 28an, eta martxoaren 2an eta 7an izango dira Elkargunean, 10:30etik 12:30era. Ikastaroa doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, Udaleko Ongizate sailera joan daiteke, 943 85 71 74 telefonora deitu edo mezu bat idatzi gizar@azkoitia.eus helbidera. Izena emateko azken eguna hurrengo ostirala da, otsailak 16.
Beste eskaintza bat ere antolatu du, ordea, Azkoitia Lagunkoiak. Ikastaro hori teknologi aberria ingurukoa da, eta bi atal ditu. Batean, smartphonen eta tableten erabilera azalduko da. Saio horiek otsailaren 19tik 27ra izango dira 16:00etatik 18:00etara. Bigarren atalaren baitan, berriz, Osakidetzarekin online tramiteak nola egin ikasteko aukera izango da. Azken saio horiek otsailaren 15ean eta 16an izango dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Teknologia berriei buruzko ikastaroa ere doakoa da, eta Elkargunean kokaturiko KZgunean emango da. Izena emateko KZgunearekin jarri behar da harremanetan, 943 02 36 19 telefonoan edo tutor.azkoitia@kzgunea.net helbide elektronikoan.