Joxe Elorza Unanue eta Eba Sudupe Uria, Maxixatzeneko bazkideak, izan dira bina sarreren irabazleak. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena Basakabi zen.
Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean, emanaldia hasi baino lehen.
Zozketan zorterik izan ez dutenek musikalera joan nahi izanez gero, sarrerak salgai egongo dira otsailaren 13an, Baztartxoko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Sarrerak eserlekuaren zenbakiarekin banatuko dira eta bakoitzak gehienez sei sarrera eroski ahal izango ditu. Bakoitzaren prezioa 6 euroko da.
Otsailaren 24an, 'Go!azen 4.0' musikalaren bi emanaldi izango dira: bata 17:00etan izango da eta bestea, 19:00etan.