Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, hilak 8:
Atraskua: txanpinoia eta Errioxako txorizoa.
Dean: patata tortilla, haragi-bolak eta txorizo egosia.
Etxe-Aitz: hirugiharra berenjenarekin eta patea ahabi marmeladarekin.
Koxka: haragi-bolak, txanpinoiak eta abar.
Latz: perretxiko nahaskia, arrain pastela eta Latz pintxoa.
Tta-kun: solomoa gaztarekin eta arrautza betea.
Txalintxo: txorizo egosia.
Zurt: Kalabaza eta tipula hojaldrearekin osatutako pintxoa eta atunarekin eta tipula karamelizatuarekin egindako takoa.
Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.