Iñigo Berasategi: «Nork ez du inoiz hegan egitearekin amestu?»

Urola Kostako Hitza 2018ko ots. 6a, 11:10

Argazkia: Iñigo Berasategi

Parapentea zabaldu eta altuera handietan hegan egitea du afizio azkoitiarrak. Mendi Astearen barruan, ‘Hegan egiteko ametsa’ saioa eskainiko du kide batzuekin, bihar, 20:00etan, Elkargunean.

 

«Kuriositatez». Halaxe probatu zuen 2009an parapentea Iñigo Berasategik (Azkoitia, 1986). «Ikusten nuen jendea Izarraitzen parapentean, beste mendi batzuetan ere bai… Bestela ez nuen aukerarik ikusten hegan egiteko, eta gogoa sentitu nuen probatzeko». Zer izaten den: probatu, eta ezin gelditu.

Zer sentitu zenuen lehen aldiz hegan egitean?
Kilima asko sabelean. Baina gustura ibili nintzen, oso esperientzia polita izan zen. Etxeko sofan bezala eseri nintzen, baina sekulako altueran nengoen, eta dena txiki-txikia ikusten nuen. Bukatzean, berriz hegan egiteko gogoa nuen.

Zer dauka parapenteak harrapatzen duena?
Dena. Lagunartea, asko bidaiatzen dugu, txoko asko ezagutzen ditugu… Parapentean ibiltzera joan eta haizegatik-edo hegan egin gabe gelditzen bagara, behintzat asteburu polita pasatzen dugu elkarrekin.

Hainbeste kirolen artean, ez da ohikoena parapentea praktikatzea…
Ez pentsa, gero eta jende gehiago animatzen da. Asko bidaiatzen dugunez, kirol hau praktikatzen dugun Espainia inguruko guztiok ezagutzen dugu elkar. Baina Euskal Herrian ere asko ari da ugaltzen kirol hau. Gu taldetxo bat ibiltzen gara elkarrekin; kuadrillako Whatsapp taldeak osatzen diren bezala sortu dugu parapentean ibiltzen garenok ere gure taldetxoa.

Irakurri elkarrizketa osoa, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide