Eneritz Arrietak aurrera egin du Emakume Master Cup txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 6a, 09:39

Argazkiak: Arabako Euskal Pilota Elkartea

Eneritz Arrietak (Azkoitia, 1986) eta Patri Espinarrek osatutako bikotea Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako hurrengo fasera sailkatu zen joan den igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

 

B multzoan lehiatu ziren Espinar usansolotarra eta Arrieta azkoitiarra. Lehen faseko kanporaketak gaindituta, hurrengo kanporaketa martxoaren 11n izango dute Zamudion, Amaia Araitegi eta Maddi Mendizabalen aurka. Guztira, hiru partida jokatuko dituzte hiru bikote irabazlen artean, eta tanto gehien egitea lortzen duen bikotea finalerdietara sailkatzetik gertu izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide