Asteazkenean prezipitazio gehiago izango dela iragarri dute, eta 200 metro inguruan elur moduan izango da. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu. Giro hotza berriz ere; maximoak ozta-ozta iritsiko dira 3 gradura barnealdean.
Ostegunean, berriz, tenperaturek behera egingo dute; zero azpitik bi gradutara irits daitezke Azkoitian, baina egun horretarako ez da prezipitaziorik espero.