Abadiñoko probalekua goraino bete zen.
Joan den zapatuan, otsailak 3, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa 'Eusko Label Saria' jokatu zuen Julen Alberdi Txikia IV.a-k Aitzol Atutxa Atutxa II.a-rekin batera. Abadiñon (Bizkaia) izan zen norgehiagoka, eta proba irabaztea lortu zuten, 19:45 denbora eginda. Ugaitz Mugertza Mugertza II.a eta Joseba Otaegi Otaegi bikoteak izan zituzten aurkari, eta horiek 21:25 denboran bukatu zituzten lanak. Garaipen horri esker, 2018ko txapelketako lehen finalistak izango dira, beste bi bikoterekin batera. Finala Azpeitian izango da, martxoaren 4an.
Abadiñoko probalekua goraino bete zen.