Eneritz Arrieta Emakume Master Cup binakako pilota txapelketan lehiatuko da

Maxixatzen.eus

Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra Laboral Kutxa Emakume Master Cup eskuz binakako pilota txapelketan lehiatuko da, Patri Espinar pilotari usansolotarrarekin (Bizkaia) batera. Arrietak igande honetan Gasteizko Ogeta pilotalekuan hasiko du txapelketa, 18:00etan, eta aurrean Maider Mendizabal eta Miren Larrarte izango dituzte.

 

Arrieta eta Espinar lehen mailan, maila gorenean lehiatuko dira. Guztira zortzi bikote arituko dira lehen mailan, eta bi multzotan banatuta, multzo bakoitzeko lehen biek lortuko dute txapelketan aurrera egitea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide