Bezeroen erosotasuna bermatzen dute, alegia, izena ematen dutenei dena eginda ematen diete. Adibidez, hegazkineko txartela eskuan eraman beharrik ere ez dute izango bidaiariek; gidaria arduratuko da guztia kudeatzeaz. Eta, behin aukeratutako herrialdera iristean, bidaiariek beste gidari ofizial bat izango dute zain. Harekin, herrialdeko leku garrantzitsuenak bisitatuko dituzte taldean.
Bidaia alternatiboak izaten dira gehienetan, exotikoak, ez betiko zirkuituak. Garaiaren arabera, herritarren interesekoak diren bidaiak antolatzen dituzte. Bestalde, bidaia guztietan prezioaren barnean daude jatorduak, ibilaldiak, ekitaldiak, tasak… Dena sartuta eta lotuta egoten da. Oso esperientzia onak izaten ari dira. Jendea oso gustura gelditzen da, eta errepikatu egin nahi izaten dute.
Hirugarren urtez antolatu du Halcon Bidaiak agentziak ibai zeharkaldia. Ez du zerikusirik itsas zeharkaldiarekin. Oso ederrak dira ibai zeharkaldiak: itsasontzi txikiagoak, zerbitzu gertukoagoa, paisaiak ikusten aldiro, eta abar. Errusiako Volga ibaiko zeharkaldia 2018ko ekainaren 19tik 30era izango da: Moskutik irten, eta Moskova, Volga eta Neva ibaietan zehar San Petersburgora iritsiko dira. Hiriburuak gertutik ezagutzeko ere aprobetxatzen dute bidaia; beraz, Errusiako bi hiriburu garrantzitsuenak bisitatuko dituzte, besteak beste Mosku eta San Petersburgo. Hamabi eguneko zirkuitua izango da, pentsio osokoa.
Jerusalemeko bidaia, berriz, 2018ko apirilaren 27tik maiatzaren 5era izango da; astebeteko zirkuitua da. Azpeititik eta Azkoititik autobusez joango dira Bilboko aireportura, eta hegaldiak Turkish konpainiarekin dira. Bidaia historiko-kulturala da; beraz, gune entzutetsuenak bisitatuko dituzte. Horrez gain, Mikel Ayestaran kazetariarekin egoteko aukera ere izango dute bidaiariek, herrialdeko egoera hobeto ezagutzeko.
Azken plazak dituzte; ez galdu aukera!