Kontzertu gaua ostiralean, Matadeixen

Maxixatzen.eus

Datorren ostiralean, Matadeixen, kontzertu gaua egingo dute Urola Antiespezista taldeak antolatuta.

 

20:30ean, afari beganoa egingo dute. Afarirako, 6 euro ordaindu beharko dira, eta ondoren izango diren kontzertuetarako 3 euro. 22:00etan, berriz, Kolp —stoner-rock— eta A Tuti Plain —punk-rock— taldeek joko dute Matadeixen. Urola Antiespezista taldeak, halere, 8 euroren truke, afarirako eta kontzertura txartel bateratua salduko die afaltzeko eta kontzertuetaz gozatzeko asmoa dutenei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide