Eguerdian, Floreagako elizan meza izan zuten Alai Batzako koroaren laguntzaz. Ondoren, Floreagako eskaileretan talde argazkia aterata, Hotel Loiolan egin zuten bazkaria. 27 lagun bildu ziren bazkaltzera, eta beste batzuk, arrazoi batzuk medio, aurtengo festara ezingo zutela joan adierazi zuten. «Taldea bakantzen ari den arren, gogor eusten dio bere festa egunari, eta elkarren arteko giroa ezinhobea da», azaldu dute Floreaga ikastetxetik. Don Boscoren eguna datorren asteazkenean, urtarrilak 31 ospatuko dute.