Hurrengo proba otsailaren 10ean izango du Zabaletak, Salamancan, 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan.
Jone Zabaleta azkoitiar atletak Valentziako Luis Puig belodromoan jokatu zuen atzo, zapatua, 3.000 metroko Erreginaren Kopa, eta bere marka 11 segundotan hobetzea lortu du. Gipuzkoako bigarren denborarik onena (09:52) lortu zuen Zabaletak hilaren 4an Donostian jokatu zuen txapelketan, eta asteburu honetan marka hori hobetu du, 09:41ko denbora eginda; horri esker, Espainiako txapelketa absoluturako gutxiengoa lortu du.
Hurrengo proba otsailaren 10ean izango du Zabaletak, Salamancan, 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan.