Enekora musika taldearen 'Maitatzea nahiago' disko berriaren aurkezpena, Abaraxka Aterpetxean

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 23a, 11:41

"Maitatzea nahiago" disko berria aurkeztuko du Enekora taldeak ikus-entzunezko kontzertu bidez. Emanaldia otsailaren 16an, ostirala, Abaraxka Aterpetxean izango da, 22:30ean.

 

Munduko musikak seikote formatuan, kora (arpa afrikarra) oinarri delarik, dantza eta proiekzioak eskainiko dituzte oholtzan:

Ongi etorri Koraren magiara.

Afrikako harpa honen melodi ederrek, taldearen erritmo deigarriak

eta zuzenean nahasturiko proiekzio bisual originalek

bidai ziragarrian bihurtzen dute ikus-entzunezko kontzertu hau.

Kora, ahotsa, baxua, bateria, perkusioak, koroak,

saxo sopranoak eta proiekziek osatzen dute ikuskizuna.

Eneko Larrañagak komposizio originaletan biziaren gai unibertsalak

lantzen ditu, euskaraz eta mandingaz abestuaz.

Afrikako sustraiak, adar euskaldunak eta fruitu unibertsalen gozamena da Enekora.

 

 

Enekora taldearen ataria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide