Passepartout taldea diskoa grabatzen ari da

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 18a, 17:28

Bigarren diskoa grabatzen ari da Passepartout taldea, Shot! estudioan.

Passepartout taldeak bere sare sozialetan jakinarazi du bigarren diskoa grabatzen ari dela. Boskotea Arrasateko Shot! estudioan ari da grabatzen diskoa, Alberto Martinez eta Ander Barriusoren gidaritzapean.

 

2016ko abenduan taldearen izen bera duen diskoa aurkeztu zuten Ahotsenean (Durango). 2017an, berriz, hainbat kontzertu eman zituzten eta 26. Maketa Lehiaketako finalera iristea ere lortu zuten

Bost lagunez osatutako taldea da Passepartout: Itzi Beitia (teklak), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Tomas Lizarazu (gitarra eta ahotsa) eta Xabi Arrieta (bateria).

Bigarren disko horretan, berriz, Martinez ekoizle lanetan ari zaie laguntzen eta Barriuso, arlo teknikoan. Tomas Lizarazu taldekideak azaldu duenez, «bete-betean» asmatu dute bi artista horiekin elkarlanean aritzea. Aurrez lokalean kantuak sortzen «ordu asko» eman eta gero, bigarren diskoa grabatzen «oso gustura» ari direla eta «pixkanaka estilo propioa bilatzen» ari direla ere gaineratu du Lizarazuk.

Elektrika Grabaketak Ander Barriuso soinu teknikariaren estudio proiektua da, Arrasateko Shot! estudioan kokatua.

 

Hemen lotura aurreneko diskoko kantak deskargatzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide