Ate irekien eguna Floreaga Salestar Ikastetxean

Maxixatzen.eus 2018ko urtarrilaren 15a

Hezkuntza eta ikasketa mailan ematen dituen aukerak ezagutarazteko, Floreaga Salestar Ikastetxeak ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu.

 

Lehenengo jardunaldia urtarrilaren 23an, asteartea, izango da, 17:30ean gaztelaniaz eta 18:30ean euskaraz. Bigarren jardunaldia, berriz, urtarrilaren 27an, larunbata, izango da 11:00etan gaztelaniaz  eta 12:00etan euskaraz.

Harrera, Haur Hezkuntzako 5A gelan egingo da.

Egun horiek, bereziki, 2016. urtean jaiotako haurren gurasoentzat antolatzen dira (2018-19 ikasturtean bi urtekoen geletan egongo direnak). Lehendabizi, ikastetxearen antolaketa eta zerbitzuen berri emango da eta, jarraian, Haur Hezkuntzako gela eta inguru desberdinak ikusi eta lan-metodologia azalduko da.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatziz edo 943 853 043 telefono zenbakira deituz.

Ikastetxeko webgunea www.floreaga.eus

Haur Eskolako bloga http://floreagatxiki.blogspot.com.es

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide