Plaza Ondo jubilatuen elkartearen egoitza itxita egongo da, urtarrilaren 15etik 29ra, lurra berritu behar dutelako. Besteak beste, lurra lixatu eta bernizatuko dute egun horietan. Aurreikuspenen arabera, bi astez egongo da itxita, baina lanak azkarrago amaitzen badituzte, lehenago irekiko ditu ateak elkarteak.