Iraurgi Saskibaloiari 150.000 euroko diru laguntza emango dio Foru Aldundiak

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 11a, 13:06

Iraurgi Saskibaloi Taldea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euro ematea erabaki du Kirolgi Fundazioari, Iraurgi Saskibaloia babesteko. Klubak diru hori gizonen talde nagusiak Espainiako LEB ligan jokatu ahal izateko erabiliko du, zehazki, horretarako Espainiako Saskibaloi Federazioan aurkeztu duten bermea borobiltzeko. Aurten, 45 urte beteko ditu klubak, eta Gipuzkoako saskibaloian erreferenteak bilakatu dira.

 

Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile eta Gobernantza diputatuak honako txio hau idatzi du bere Twitterreko kontuan:

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide