Harrera beroa egin diete azkoitiarrek Errege magoei

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 5a, 21:15

Aurten ez dute Errege magoek kabalgatarik egin, baina Parrokian egin diete harrera herritarrek Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoei. Euriak bultzatuta antolakuntzak erabaki hori hartu behar izan du eguerdian.

Parrokian egin behar izan dituzte ekintzak. Lau bertsolarik bertso bana bota dute, eta elizan batu diren guztiak agurtuta, eliz atarira irten dira ondoren eguneko protagonistak. Opariz zipriztinduta etorri dira hiru erregeak, eta haurren «ekarrikoo» oihuei baiezkoarekin erantzun diete amaieran eliz atarira gozokiak banatzera irten direnean. Jendetza elkartu da Parrokian eta atarian, hiru Errege magoak agurtzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide