Erregeen pajeek neska-mutilen gutunak jaso dituzte arratsaldean

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 5a, 18:03

Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoen pajeak eliz atarian egon dira arratsaldean herriko txikienen gutunak jasotzen. Neska-mutilek Errege magoei helarazi nahi dizkieten mezuen mezulari izan dira pajeak, eta eurek trukean gozoki batzuk eman dizkiete haurrei. Aurten ez da Errege magoen kabalgatarik izango kaleetan zehar eguraldi txarragatik, baina 20:00etan, Parrokian, harrera egingo zaie desfileko partaide guztiei. Antolatzaileek Parrokiara joateko deia zabaldu dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide