Jone Zabaletak Gipuzkoako bigarren markarik onena lortu du pista estalian

Maxixatzen.eus

Jone Zabaleta atleta.

Jone Zabaleta 19 urteko atleta azkoitiarrak Gipuzkoan 3.000 metroko pista estaliko proban inoizko bigarren markarik onena lortu du, 09:52:21 denbora eginda. Atzo, hilak 4, Anoetako belodromoan (Donostia) jokatu zuen proba. Denbora horri esker, mende honetan Gipuzkoan inork egin duen denborarik onena egin du.

 

Gipuzkoako errekorra Natalia Azpiazuk egin zuen 1993an (09:09:63).

Ikusi bideoan Maxixatzenek Zabaletari egindako elkarrizketa, 2015eko abuztuan:

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide