Errege magoen kabalgata bertan behera gelditu da, eta 20:00etan Parrokian egingo zaie harrera

Maxixatzen.eus 2018ko urtarrilaren 5a

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Errege magoen kabalgata bertan behera gelditu da eguraldi txarragatik. Ondorioz, Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoei egingo zaien harrera Parrokian izango da, 20:00etan.

 

Eguraldi kaskarrak eta datozen orduetarako dauden pronostikoek behartu dute Errege magoen desfilea bertan behera uztera. Kabalgataren ordez, elizan egingo da ekitaldia; 20:00etan izango da hitzordua. Bestalde, errege magoen pajeak, eliz atarian egongo dira 16:30etatik 18:30etara, herriko txikienen azken gutunak jasotzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide