Udalak Urrategi bideko urbanizazio lanak esleitu ditu

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 5a, 10:46

Gune horretan kokatuko du Lidl kateak supermerkatu berria.

Udalak Urrategi bideko urbanizazio lanak esleitu ditu. Gune horretan kokatuko du Lidl kateak supermerkatu berria. Kontratuaren arabera, Udala da lanak esleitzearen arduraduna, baina kostuak Schwarz talde alemaniarraren barruan dagoen Lidl supermerkatu kateak ordainduko ditu, horrela finkatu baitzen lursailen salmentaren kontratuan.

 

Lidl kateak 2016ko maiatzean erosi zituen Urrategi bideko bi lursail bere negozioa tokiz aldatzeko. Udalak zortzi proposamen jaso ditu beste hainbat enpresen edo aldi baterako bateratutako enpresen aldetik. Azkenik, kontratazio mahaiak Egurki Eraikuntzak, S.L. enpresari esleitu dizkio obrak. Zortzi hilabeteko epean burutu beharko ditu lanak.

Lizitazio kontratuan lanen gehienezko aurrekontua 1.730.338,79 eurotan zehazten zen eta esleipendunaren proposamena 1.218.650,48 eurokoa da.

Lanek zonaldeko birsorkuntza urbanistikoa ahalbidetuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide