Espelunciechara eta Peyregetira mendiko eski irteerak antolatu ditu Anaitasuna mendi bazkunak

Maxixatzen.eus

Hurrengo astebururako mendiko eski irteera antolatu du Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak. Zapatuan, urtarrilak 13, Espelunciechara joango dira, eta, igandean, hilak 14, Peyregetira itzulia egingo dute.

 

Irteera zapatuan 06:00etan izango da Aizkibel Liburutegiaren aurrean. Ibilaldia hasiberrientzako modukoa izango da, eta materiala alokatzeko aukera ere izango dute ez dutenek. Bidea erraketekin egiteko modukoa izango da. Izena emateko aukera urtarrilaren 11ra arte egongo da Lopetegi Iturgintzan. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 60 euro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide