2017ko bideo ikusienak Maxixatzenen Youtube kanalean

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 3a, 13:04

Maxixatzenek 2017. urteko bideo ikusienen errepasoa egin du, eta Youtuben ikustaldi gehien izan dituzten bideoen zerrenda egin du. Ikusi zerrenda:

 

Gehien ikusi den bideoa Huntza taldea Floreaga Ikastetxean izan zenekoa izan da; 8.000 ikustaldi inguru izan ditu. Aizpurutxoko zabor bilketaren inguruko bideoa ere arrakastatsua izan da, 6.700 bisitarekin. Ondoren, Azkararateko istripu larriaren bideoa eta 20. Korrika Azkoititik igaro zeneko bideoa daude; 5.000 sarreratik gora izan dituzte.

1. Huntza taldea Floreagan

2. Aizpurutxoko zabor bilketa

3. Azkarateko istripu larria

4. 20. Korrika Azkoitian

5. 'Erabaki', Urrats taldearen abestia

6. Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar Markinako Helduen I. Txapelketako irabazleak

7. Kuxkuxin: 'Hazitik Kooperatiba'

8. Maxixatzenek bazkideei eskerrak emateko Gabonetarako egindako bideoa

9. Igor Zubeldia Realeko jokalariaren elkarrizketa

10. Azkoitiko Korrika Txikia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide