Santa Klaratik irtengo da Errege magoen kabalgata, 19:30ean

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 4a, 09:13

Bihar, ostirala, zeharkatuko dituzte Azkoitiko kaleak Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoek. 19:30ean, Musika Bandak lagunduta, Santa Klaratik zaldiz irtengo dira Errege magoak, eta aurten ere ohiko ibilbidea egingo dute.

 

Santa Klaratik irtenda, Plaza Berritik zehar, plazaraino joango dira erregeak hainbat laguntzailek lagunduta. Segidan, udaletxera igoko dira, eta balkoitik herritarrak agurtuko dituzte. Ondoren, berriz ere zaldi gainera igo, eta Kale Nagusian gora joango dira. Eliz atarira iristeko, Ibai Ondo kalerako bidea hartuko dute, eta ibilbidea Eliz atarian amaituko dute. 400 kilo karamelu inguru banatuko dituzte herriko kaleetan zehar guztira Errege magoek.

2017ko urtarrilaren 5ean egin zen kabalgata:

 

Erregeen pajeak, 16:30ean

Errege magoen pajeak, 16:30etatik 18:30etara bitartean, Eliz atarian egongo dira txikienen gutunak jasotzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide