Argiteria berritze lanak amaituta, igerilekua zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 3a, 09:38

Elkarguneko igerilekua gaur ireki dute. Argiteria berritze lanak direla eta, itxita egon da abenduaren 23tik, baina gaur, urtarrilak 3, berriz ere normaltasunera itzuli da igerilekua.

 

Gabonak aprobetxatu dira Zubiaurre-Elkarguneko igerilekuetan energia aurreztea ahalbidetzen duten Led argiak ipintzeko. Lanak burutzeko abenduaren 23an itxi ziren igerilekuak eta gaur zabaldu dira berriro. Guztira 56 argi jarri dira igerilekuetan. 40 igerileku handian eta beste 16, txikian.

Halaber, igerilekuak itxita egon diren egunetan garbiketa lanak ere egin dira. Igerilekuen irekiera datorren asterako zegoen iragarrita baina «argiteria eta garbiketa lanak uste baino azkarrago burutu direnez», irekiera ere aurreratu egin da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide