Manifestazio jendetsua euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 2a, 10:24

Argazkia: Azkoitiko Sare

Azkoitiko Sarek deituta, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko urteko azken manifestazioa egin zuten pasa den igandean, urtarrilak 31, Giza eskubideak, konponbidea, bakea, Euskalerrira euskal presoak, orain lemapean.

 

Plazatik abiatuta, ehunka lagunek hartu zuten parte manifestazioan, eta hilaren 13an Bilbon egingo duten manifestazio nazionalera joateko deia egin zuten. Mobilizazio horretara joateko autobusa jarriko dute aurten ere, eta jada eman daiteke izena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide