3.700 kilo janari bildu ditu Gazteak eta Garapena taldeak Sierra Leonara bidaltzeko

Maxixatzen.eus 2018ko urt. 2a, 09:17

Gazteak eta Garapena taldeak janaria bildu du Sierra Leonara bidaltzeko. Jendearen laguntasuna «handia» izan dela azaldu dute antolatzaileek, eta eskerrak eman nahi izan dizkie guztiei. Guztira, 3.700 kilo janari bildu dituzte: dislistak, garbantzuak, babak, esnea (hautsa) eta atun latak.

 

Bildu diren 3.700 kilo janari Iruñera eraman zituzten abenduaren 29an; han beste salestar eskoletako janariekin bat egin eta kontainerra osatzeko. Urtarrilaren hasieran itsasontziz joango da kontainerra Bilbotik Sierre Leonako hiriburua den Freetownera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide