Kale inkesta: 'Zer eskauko dixozu Olentzeroi eta Erregiei?'

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 28a, 10:46

Abenduko aldizkariko kale inkestan Gabonen inguruan galdezka ibili zen Maxixatzen. Hona hemen zortzi herritarrek emandako erantzunak:

 

1. Jesus Juaristi

Ez dixobet ezerre eskauko; ez det ohittureik. Gero zeoze aiatzen da baino.

 

2. Adela Velez

Liburuak. Oso gogoko dut irakurtzea. Genero guztiak gustatzen zaizkit, eta batez ere historikoak.

 

3. Irene Alzelai

Oindik ez dakit zer eskatu. Zeoze eskatuko diet.

 

4. Hegoi Arteaga

Ezerre ez dixobet eskatzen. Amak ekartzen duna aiatzen da beti: galtzetinek y poco más [barrez].

 

5. Margarito Benitez

Neretzat ja asunto hoiek pasau die. Eskau ez det ezerre eitten, baino aiatzen bada ondo hartzen det eta eskerrak ematen dittut.

 

6. Loli Iruretagoiena

Ez det ezerre eskatzen, baino gero beti aiatzen da zeoze.

 

7. Arantxa Garmendia

Umintzako jolasak. Neuretzat mobil bat nahiko nuke, txikixek dana izurrau dit eta.

 

8. Iñaki Gonzalez 'Paje'

Osasuna eskatzen diet nik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide