Koldo Campos Sagasetak liburu berria argitaratu du

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 27a, 13:50

Azkoitiko idazle iruindarrak “Ciento veinte dias” liburu berrian tabakoarekin izandako harremana kontatzen du, gazitik gozotik baino gehiago izan duen esperientzian barna. Besteak beste, esker onez zuzentzen zaio erorialdian eskua luzatuz laguntzen dakien jendeari.

 

Ia ehun eta hogei historia eta istorio dira, ia ehun eta hogei orritan. Ez da autolaguntza liburua, baina liburua idazteak zigarroa uzten lagundu dio egileari, berriz jaiotzeko eta ugaltzeko baimena eskaini dio nolabait.

Salgai duzue dagoeneko Hizki, Lujan, Beheko okindegia eta Zakelan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide