Sei jaiotza eramangarrik hartu dute parte aurtengo lehiaketan

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 24a, 14:43

Jaiotza eramangarrien lehiaketa egin da gaur goizean, eta guztira 6 jaiotzak hartu dute parte.

Denentzako izan dira sariak. Luka eta Niko Garatek eta Unax eta Julen Oteizak egindako jaiotzak, eta Aimar Ansola, Unax Azkoitia, Martzel Orbegozo eta lagunek egindako jaiotzak jaiotza originalen saria jaso dute. Laugarren saria Nora Uzin, Haizea Alberdi eta lagunentzat izan da. Hirugarren saria Eñaut Alberdi, Jakes Larrañaga eta lagunentzat. Bigarren saria lortu dute Andre Dieguez, Nerea Etxaniz, Maite Bastida eta lagunek, eta lehen saria Nora Alkorta, Inge Gostin, Mikel Arzuaga eta lagunentzat izan da. Ikusi argazkiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide