Auto baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da Aizpurutxora bidean

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 23a, 16:39

Txirrindulari baten eta auto baten arteko istripua izan da gaur, zapatua, Aizpurutxora bideko GI-631 errepideko 24. kilometroan. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 16:00ak inguruan izan da ezbeharra. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak istripuaren tokira bertaratu dira, txirrindularia pendizean behera erori baita istripuaren ondorioz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide