Karan haur arropa dendak irabazi du erakusleiho onenaren saria

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 23a, 15:00

Sari banaketan saria lortu dutenak, elkarrekin.

XXI. Erakusleiho Lehiaketan guztira Azkoitiko hamazazpi saltokik parte hartu dute, eta horietatik bost saritu dituzte. Karan haurren arropa dendak irabazi du sari nagusia. Bigarren saria ETK Informatikak lortu du, eta hirugarrena Ainhoa gizonezkoen ileapaindegiak.

 

Oinarrietan azaldu bezala, hiru arlo baloratu dituzte sariak banatzerako orduan. Lehenik, erakusleihoaren aurkezpenari garrantzia eman diote, bertan erabili diren materialak kontuan hartuta. Bigarrenik, salgaiak erakusteko modua ere garrantzizkoa izan da, eta azkenik, Gabon giroa. Atal horretan eguneko eta gaueko giroa baloratu da. Hori horrela, sari banaketa egin da gaur eguerdian Torre Zurin, eta honako hauek izan dira sarituak:

1. Karan haur arropa denda (350 euro)

2. ETK Informatika (250 euro)

3. Ainhoa gizonezkoen ileapaindegia

Hiru sari horiez gain, beste bi sari ere banatu dituzte gaur. Herrixen Elkartearen Saria ETK Informatikak lortu du. Orotariko produktuz osatutako otarra jaso du, eta Karan haur erropa dendak Herritarren Saria lortu du: 150 euro. Herritarren Saria banatzerako orduan herritarren parte hartzea eskatu da, eta ondoren, parte hartzaile guztiekin zozketa egin da. Zozketa horren irabazlea Beatriz Espada izan da.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide