Euskal mitologiari buruzko saioa antolatu dute Abaraxkan

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 22a, 15:35

Datorren ostiralerako, abeduak 29, euskal mitologiaren inguruko umeentzako saio bat antolatu dute Abaraxkan.

 

Saioaren helburua da euskal mitologiaren jeinu garrantzitsuenen ezaugarriak azaltzea eta elezahar batzuk kontatzarekin batera umeek ongi pasatzea, joko batzuekin.

 

  • Euskal mitologiaren pertsonaien ezaugarri orokorrak azaltzen dira.
  • Tartean elezahar batzuk kontatzen dira.
  • Hizlari-kontalari bat, irudien laguntzaz pantaila batean.  
  • Jokuren batzuk.
  • Ordubete inguruko saioa
  • 70 ikuslerentzat (+/-)
Saioa abenduaren 29an, ostiralean, 18:00etan izango da Abaraxkan.Sarrera 4 euro izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide