Bertako Behien IX. Euskadiko Txapelketa irabazi du Joseba Zubizarretak

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 20a, 11:23

Joseba Zubizarreta baserritar azkoitiarrak, Bertako Behien edo Behi Terreñoen IX. Euskadiko Txapelketa irabazi zuen joan den zapatuan, Orozkon (Bizkaia). Guztira sei sari eskuratu zituen azkoitiarrak. Hauek dira eskuratu zituen sariak:

 

Guztira, 70 abelburu aurkeztu ziren txapelketara. Epaileen iritziz, Zubizarretak plazaratutakoak izan ziren ganadu onenak: zezenik onena, 36 hilabeteko arrik onena, 10 eta 18 hilabete arteko bigantxarik onena, urte eta erditik bi urte eta erdira arteko emerik aipagarriena, eta bost eta zortzi urte arteko emerik onenaren izendapenak eskuratu zituen.

Beraz, Zubizarretarenak izan ziren txapelketako arrik eta emerik onenak eta zezenik onena. Ganadutegi onenaren garaikurra ere azkoitiarrak jaso zuen.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide