DANOBATGROUPek Euskararen Nazioarteko Egunaren harira zabaldutako lehiaketak baditu irabazleak

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 18a, 16:22

Saioa Arrieta azkoitiarra izan da asteburuko egonaldia irabazi duenetako bat.

Beste urte batez DANOBATGROUPek Euskara aldean, erabili lanean lemapean kooperatibak dituen herrietara zabaldu duen lehiaketan parte hartze zabala lortu da eta Elgoibarko Esther Lizarriturri eta Saioa Arrieta azkoitiarra izan dira asteburuko egonaldia irabazi dutenak nekazalturismoko etxe batean.


Ariketa web bidez osatzekoa izan da eta bide batez webgunea ezagutu eta Tailerreko Hiztegi Teknikoan kontsultak egin behar izan dira erantzuteko.

DANOBATGROUPek konpromiso sendoa du gizartearekin, eta hainbat ekimenekin elkarlanean ari da enpresa jardueraren eremu geografikoan ekonomia soziala sustatzen eta laguntzen, heziketa eta prestakuntza sozio-kooperatiboa eta profesionala bultzatzen, izaera soziokulturaleko eta asistentzialeko jarduerak bultzatzen eta sustatzen, eta elkartasuna eta interkooperazioa bultzatzen, bai eta ikerketa eta garapena bultzatzen ere, jarduera berriak zein interes bereziko proiektuak babesten dituzten ekimenen alde eginda.


Bide horretan pausoak gero eta sendoago eman nahia euskararekiko konpromiso sendoa izango du
taldeak aurrera begira ere: Euskara aldean, erabili lanean, etxean, kalean…

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide