Lehen sorospen ikastaroa datorren zapatuan hasiko da, eta ondorengo egunetan jarraituko du: abenduaren 26an, 27an, 28an, 20ean, eta 2018ko urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean. 125 euroko kostua izango du 40 ordu iraungo duen ikastaroak. 09:00etatik 13:30etara izango dira saio teoriko praktikoak, euskaraz zein gaztelaniaz, izena emandakoen arabera. Gehienezko ikasle kopurua 15 kidekoa izango da.
Bigarren ikastaroa OBBB eta KDSA edo desfibriladorearen erabileraren ingurukoa izango da. 2018ko urtarrilaren 3a eta 4a izango dira ikastaro egunak, 16:00etatik 20:00etara. 8 orduko ikastaro teoriko praktikoa izango da, eta euskaraz zein gaztelaniaz egingo da, izena emandako kideen arabera. 85 euroko kostua izango du.
Izena emateko azkoitia.heziketa@cruzroja.es edo 607 512 657 telefono zenbakira deituta egin beharko da.