Zozkatu ditu Maxixatzenek bi ikuskizunetarako sarrerak

Maxixatzen.eus

Bihar arratsaldeko 'Jainko Basatia' antzezlana eta datorren ostiraleko Irrien Lagunak klubaren 'Borobilean' ikuskizuna ikusteko sei sarrera banatuko ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

 

Ane Artetxe Maxixatzeneko bazkidea izan da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikusikizunerako bi sarreren irabazlea. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena 'Borobilean' zen.

Eta 'Jainko Basatia' ikuskizunerako lau sarrerak honako bi bazkide hauek eskuratuko dituzte: Josu Plazaolak eta Garbiñe Otegik. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena Begoña Bilbao zen.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean, emanaldia hasi baino lehen.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak, eta mila esker guztioi!

Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide