Ilara luzeak Irrien Lagunak ikuskizunerako sarrerak erosteko

Maxixatzen.eus 2017ko abenduaren 13a

Asko izan dira gaur arratsaldean Baztartxo antzokira bertaratu direnak, hilaren 22an izango den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Borobilean' ikuskizunaz gozatzeko sarrerak erosteko. Ilara luzeak ikusi dira; lehenak 16:00etarako zeuden zain. Leihatila 17:30ean ireki dute, eta hainbat lagun egon dira ilaran 18:30ak arte. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide