Herriko hamabi gunetako asfaltatze eta pintaketa lanei azaroaren 20an ekin zitzaien, abenduaren 14rako bukatuta izango zirelakoan. Eguraldi txarrak, ordea, egun gutxi batzuetako atzerapena ekarriko du.
Orain arteko lanak Espiritu Santua kalean, Ubaiar auzunean, Garate Etxera eramaten duen bidean, Santa Klaran eta Axiriko aparkalekuan burutu dira. Aste honetan Xabier Munibe kalean aritu dira lanean.
Aingeru, Izarraitz, Joakin Egia eta Julio Urkixo kaleak eta Jausoro auzoa geratzen dira oraindik. Behin asfaltatze lanak bukatutakoan, hainbat kaletako zebra-bideak berrituko dira.
Zoladuraren eta lurrean pintatutako seinaleen egoeraren arabera, zenbait kasutan kale osoan egingo dira lanak eta beste zenbaitetan, tarte jakinetan. Edonola ere, zoladura jarriko den azaleraren dimentsioa esanguratsua da. Kostua 249.892 eurokoa da.