Zubian bisita gidatuak eskainiko ditu turismo bulegoak

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 5a, 16:17

Zubian izango diren bisita gidatuen informazioa helarazi dio Maxixatzeni Loiolako turismo bulegoak:

 

ABENDUAK 6, ASTEAZKENA:  'Azkoitiko Inaziotar guneak'

Balda etxea. Bertan San Inaziori eskainitako kapera ikusi ahal izango da, Idiakez etxea eta Floreaga Zaharra izango dira Inaziotar Guneak.

Irteera lekua: Balda Plaza, 12:00etan.

 

ABENDUAK 8, OSTIRALA

Santa Krutzeko Monastegia. 

Igancio de Iberok diseinatutako hiru erretaula bikain gordetzen ditu monsategi horrek, beste altxor batzuen artean.

Irteera Lekua: Santa Krutzeko Monastegian, 12:00etan.

 

ABENDUAK 10, IGANDEA: 'Ilustrazioko Azkoitia'

Intsausti jauregiko txoko guztiak bixitatuz garai hartan murgildu ahal izango da bixitaria, XVIII. mendean eta ilustrazioan.

Irteera Lekua: Intxausti Jauregia.

 

Bisitak doan izango dira, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Erreseba egitea gomendatzen da Loiolako Turismo Bulegoan, i-loiola@urolaturismo.eus helbidera mezu bat bidalita edota 943151878 telefono zenbakira deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide