Jose Luis Ribera Real Unioneko entrenatzaile berria da

Maxixatzen.eus

(Argazkia: Mundo Deportivo)

Jose Luis Ribera Uranga (Azkoitia, 1965) Real Union taldeko entrenatzaile berria da. Igandean eman zuen Irungo taldeak entrenatzaile azkoitiarraren fitxaketaren berri.

 

Martxan dagoen denboraldia amaitu bitarteko kontratua izango du Riberak bere talde berrian, eta Real Unionek Espainiako Bigarren B Mailako II multzoan duen egoera hobetzeko asmoz hartu du kargua. Atzo, astelehena, Riberak lehen lan saioa zuzendu zuen Irungo Gal zelaian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide